Jolaslekuak: Segurtasuna da funtsezkoena. Horregatik, gaiek beren TÜV ziurtagiria dute eta, horrez gain, proiektua egiterakoan oso zehatz zaintzen dugu indarrean dagoen araudia -UNE 1176 eta UNE 1177- betetzen den eta nola betetzen den. Gure diseinuen helburua da jolaslekuak egokiak izatea bai hiri-inguruneari bai landa-inguruneari begira; hala ere, garrantzitsuena da haurrak jolasean ibiltzea jolasleku horietan. Horretarako, kontuan hartzen ditugu talde bakoitzeko haurren adina eta jolas-beharrak. Proiektu enblematikoak egiten parte hartuak gara; esaterako, Abando-Ibarrako jolaslekukoan eta beste askotan, denak ere, tamainak tamaina, garrantzi handiko proiektuak guretzat.
- Herriko argiak: klasikoak eta modernoak. - Argiaren uniformetasuna, energia-aurrezkia, izan daitekeen argi-kutsadura, e.a., aztertzen dugu.
- Hiri-altzariak: diseinurik eta gairik aurreratuenak erabiltzen ditugu lanean.
- Mantenimendua: altzarien euren eta altzarien egoeraren auditoria, aurrekontua aztertzeko.